XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondo daquit, Jauna, eta ezagututen dot, mundu guztiaren Jaubea bazara bere, eztala mundu onetacoa zure erreiñoa; eta alan nic ez deutsut escatuten mundu onetaco gauzaric, egonic ni curutze baten eta zu beste baten, bioc ia mundutic urteteco.

Eta nic mereci ezpaneu bere curutze au neure pecatuac gaitic, eta neure escuan baneucaz bere munduco aberastasun eta ondasunac, direanac direala, borondate osoaz ichico neuquez, eta guztiez gane gane auqueratuco neuque, curutze nun nagoan au, zurearen ondoren egotearren.

Zuc aguertu deustasun erreiñoaren gloria eta zoriontasunac nauca emen bere gomuteaz zaleturic eta ganezcaturic.

Eta zuri, Jauna, mundu onetan zagozala jausi baiatzu ainbat parte nire pecatuen peneetan; ez da mirari, ni mundu onetatic urtetean, jaso daquidala cerbait parte zure mereciquisunen sarian.

Ez deutsut escatuten zure erreiñuco jarlecu gorenic; ezta bere an zeure escuman edo esquerrean egoteric; ondo pagaduric nago zeure curutzearen escumea emon deustazulaco; eta onec asarquisuna emoten deust escatuteco, zeure erreiñoan zagozanean, nire gomuta izan daizun.

Ainbat blasfemia Sacerdoteen aoz entzuten egoanean, borondate onaz artu eban Jaunac lapur baten autorquisun au; lapur zorioneco onec barriz ezagutu eban ezquero Jaun ori, erriaren, guizon guztien eta guizaldi guztietaco erregue eguiazcoa zala, ordu atan escutaturic eta eztalduric begoan bere; asartu zan, Erregue bateri leguez, berari mesedeac escatutera; eta icusiric Jaunac celan bera predicatu eban, eta Erregueri leguez mesedeac escatu eutsazan, alan Berac bere, Erregueac leguez eguin eutsazan, eta mesede andiagoac, escatu eutzazanac baño.

Poz eta atseguin andiaz cecusala bere odolaren frutua, eta pecatarien conversiñoco lenengo lorea, eta eguiaz damuturicoen confesiñoraco onpide ain umilla; Jaun orrec, Erregue izatearen gañez-garri Sacerdote nagusiarena eucanac, parcatu eutsazan curutzean egoan lecutic, bere pecatuac parcamen osoaz, bere erru guztiac garbituten eutsazala, (...).